Zergatik egin body pump?

22/05/20190
principal-1280x633.jpg

Body pump entrenamenduak jarduera aerobikoak eta muskulazio-ariketak konbinatzen ditu. Ordubeteko eskola gidatuetan (30 eta 40 minutuko eskola murriztuak ere badaude), askotariko muskulu-taldeak lantzen dira, hainbat abestirekin. Muskuluen tonua areagotu eta gorputzeko koipea kendu nahi badituzu, body pump da bilatzen ari zaren kirol mota. Eskola hauetan, hainbat ariketa egiten dira; adibidez, sentadillak, flexioak eta pisu-altxaketa.



Body pum egitearen onurak

Body pump egiteak onura ugari dakartza. Hasteko, muskulu-masa handitzen da, egiten diren muskulazio-ariketen ondorioz. Gainera, pilatutako koipea erreko dugu, muskulazio-ariketekin konbinatzen diren ariketa aerobikoei esker. Eta, ariketa-konbinazio horrekin, gure erresistentzia fisikoa hobetuko dugu, eta indartu egingo gara, silueta tonifikatzearekin batera.


Body pump eginez, halaber, gorputzaren jarrera hobetuko dugu, eta, ondorioz, bizkarreko min asko desagertuko dira. Artikulazioak ere indartuko dira, eta hezurren dentsitatea handitzen du horrek. Gainera, taldean gidatutako eskolak direnez, dibertitu egingo zara, eta, hortaz, irmoago arituko zarenez, xedeak beteko dituzu.


Body pump-eko eskolen egitura

Body pump-eko eskoletan, kirol guztietan bezalaxe, beroketa-ariketak egiten dira lehenbizi. Eskolan egingo diren ariketen sekuentzia murriztu batean oinarrituta egiten da beroketa. Ondoren, askotariko muskulu-taldeak entrenatzen dira; oro har, ordena honetan: hankak, ipurmasailak, bularra, bizkarra, besoak, sorbaldak eta abdominalak. Amaitzeko, azkenengo 5-10 minutuetan, luzaketak egiten dira, lasaitzeko eta erlaxatzeko.


Ohiko ariketak

Aurretik aipatu dugun moduan, body pump-en muskulazio-ariketak eta ariketa aerobikoak konbinatzen dira. Erabiltzen diren pisuei dagokienez, beti izaten dira gure ahalmenerako egokiak. Jarraian, body pump-eko eskoletan egiten diren ohiko ariketa batzuk azalduko dizkizuegu.




Sentadillak

Hauxe da body pump-en oinarrizko ariketetako bat. Bizkarra zuzen beti, enborra jaitsi eta igotzen da, hankak luzatuz, sorbaldetan eta lepoan barra bat bermatuta duzula.




Bizepsen curla

Ariketa honetan, barra edo mankuerna bat altxatzen da, besoak luzatuta eta esku-ahurrak kanpora begira dituzula. Besoen parera igotzen dugu pisua, eta, gero, berriro jaisten.






Trizepsen flexioak

Ariketa hau barrarekin, mankuernekin edo diskoekin egin daiteke. Hasierako jarreran, eskuekin eutsi behar diogu pisuari, buruaren gainetik eta besoak luzatuta ditugula. Pisu hori buruaren atzealdean igotzea eta jaistea da ariketaren muina, eta sorbalda eta ukondoak ahalik eta bertikalen eduki behar dira.




Aulkitxodun pressa

Step batean etzanda, barra bati helduko diogu bularraren parean, eta, ondoren, gorantz bultzatuko dugu, besoak luzatu arte. Gero, modu kontrolatuan, hasierako tokira jaitsiko dugu, eta begiraleak esango digu zenbat aldiz errepikatuko dugun mugimendua.






Pisu hila

Ariketa hau barra batekin egiten da. Behar dugun pisua jarriko diogu barrari, eta lurretik gerrialderaino igoko dugu.




Oinkadak

Oinkadak pisuarekin edo pisurik gabe egin daitezke. Hanka batekin urrats luzea eman bitartean, bestea hasierako tokian edukiko dugu, 90 graduko angelua eratuz. Jaisten dugun belaunak ez du lurra ukitu behar.




Eskola hau probatu nahi duzu? Pasa zaitez Kirolklubetik, body pump aurkituko baituzu bertan, beste jarduera askorekin batera.


Te invitamos a entrenar