Berregokitzapen analitiko tailerra – Sasoian jartzen laguntzen dizugu

25/11/20190
WEB_READAPT-1280x633.jpg

KIROLKLUBEKO BAZKIDE HORI, gonbida itzazu senideak eta lagunak OSASUN FISIKOARI buruzko jarduera espezializatuak ezagutu eta horietan parte hartzera. Azaroan, OSASUN FISIKOKO TAILERRAK (teorikoak nahiz praktikoak) DOAN.

Larunbat honetan, azaroak 30, 10:00etan, BERREGOKITZAPEN ANALITIKOA.


BERREGOKITZAPEN ANALITIKOA


Lesioak lehengoratzeko eta mina kentzeko orduan, oso-oso garrantzitsua da. Norbanakoaren premiei egokitutako ariketa fisikoa da.

Lesionatu aurreko gaitasun-maila berberera edo hobera ahalik eta azkarren itzultzea ahalbidetzen du.


Zergatik berregokitzapen analitikoa?

  • Arlo ergonomikoan hezten du, bakoitzaren lanaren arabera.
  • Patroi motore orokor eta espezifikoak lehengoratzen edo hobetzen ditu.
  • Norbanakoaren gaitasun fisikoak edota kirol-gaitasunak hobetzen ditu.
  • Propiozepzioa (oreka) eta koordinazioa hobetzen ditu.
  • Lesioak prebenitzen ditu.

Kontraindikazioak

Ebakuntzak, beti errespetatu beharko da suspertzeko denbora biologikoa.