Bizkar osasuntsua eta Pilates Tailerra – Sasoian jartzen laguntzen dizugu

04/11/20190
WEB_PILATES_eus-1280x633.jpg

KIROLKLUBEKO BAZKIDE HORI, gonbida itzazu senideak eta lagunak OSASUN FISIKOARI buruzko jarduera espezializatuak ezagutu eta horietan parte hartzera. Azaroan, OSASUN FISIKOKO TAILERRAK (teorikoak nahiz praktikoak) DOAN.

Larunbat honetan, azaroak 9 10:00etan, BIZKAR OSASUNTSU ETA PILATES TAILERRA.


BIZKAR OSASUNTSUA


Pertsona ugarik bizkarreko minak lantzeko jardueraren bat eskatu ondoren sortu da programa, horixe izaki gaur egungo gizarteak duen asaldurarik sarriena.


Zergatik egin Bizkar Osasuntsua?


  • Konpentsazio mekanikoengatiko eta mugimendu disfuntzionalengatiko mina murrizten du.
  • Liberazio miofasziala eragiten du.
  • Gure artikulazioen mugimendu-tartea eta malgutasuna lehengoratzen eta hobetzen ditu.
    Goiko treneko muskulatura guztia indartzen du.
  • Bizkarraren indarra, oreka eta koordinazioa hobetzen ditu.

Kontraindikazioak

Bizkarrezurrari loturiko patologia kroniko edo akutuak dauzkaten pertsonak.


PILATES


Ariketa eta mugimendu fisikoko metodo bat da, eta gorputza luzatzeko, indartzeko eta orekatzeko diseinatuta dago. Edozein adineko edozein pertsonak egin dezake. Kontraindikaziorik baduzu, saioa patologia bakoitzaren betekizunei egokitzeko modua aztertuko da.


Zein dira Pilatesen onurak? 


  • Jarrera osasungaitzak zuzentzen ditu.
  • Muskuluen indarra oro har hobetzen du.
  • Kontzentrazioa areagotzen du, eta gorputzaren gaineko kontzientzia handitzen.
  • Malgutasuna areagotzen du.
  • Koordinazioa eta oreka hobetzen ditu.
  • Gorpuzkera estilizatuago eta lirainagoa lorrarazten du.

Kontraindikazioak

Honelako kasuetan, metodoa egokitu egin beharko da, eta kontuz ibili: Haurdun bazaude edo kontrakturak edo herniak badauzkazu. Hala ere, kontsultatu medikuari lesiorik, gaixotasun degeneratiborik edo arnasketa-nahasmendu kronikorik baduzu. Horren berri izan behar dugu.



Gure instruktore Tigot, aurkezten dizu larunbat honetako bizkar osasuntsua eta Pilatesen taillera:



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude