Gasteizko Kirolklub gimnasioetako Pilates eskoletan luzatzeko, gorputza sendotzeko eta orekatzeko diseinatuta dagoen metodoa eskaintzan da, ariketak eta mugimendu fisikoa konbinatuta.Kontzentrazioa, batasuna, kontrola, arnasketa, zehaztasuna eta arintasuna dira bere printzipioak.Kontzeptu horiek banaka hartzen badira ez dira ezer berezirik, baina batera aplikatzen direnean Pilates metodoa osatzen dute.


Lunes

Miércoles

Lunes

Martes

Miércoles

Jueves

Viernes

Sábado

Domingo


Aholkularitza





&nbsp

Pilates luzatzeko, gorputza sendotzeko eta orekatzeko diseinatuta dagoen metodoa da, ariketak eta mugimendu fisikoa konbinatuta.Ariketak sistematikoki eginez eta arnasketa kontrolatuz, Pilates-ak balio izugarria du egoera fisikoa mantendu nahi duten pertsonentzako eta beste kirol batzuekin edo errehabilitazio fisikoarekin konbinatu nahi dutenentzako.Gasteizko Kirolklub gimnasioetan Pilates eskolak eskaintzen ditugu ordutegi desberdinetan, osasuntsu mantendu zaitezen.

Pilates metodoak adimena erabiltzen du gorputza kontrolatzeko, eta horien bien arteko oreka lortzea da helburua.Adin guztietako pertsonek egin dezakete, beren egoera fisikoa edozein dela ere, izan ere, jarduera anaerobikoa da eta ez du esfortzu handirik eskatzen.Zenbait patologia edo bizkarreko mina duten pertsonek egin ohi dute, errehabilitazio gisa.Pilates saioetan barruko muskuluak lantzen dira, gorputzaren oreka mantentzeko eta bizkarrezurra orekatu eta irmotzeko-

Gasteizko Kirolklub gimnasioetan Pilates egitearen onurak

 1- Hobeto lo egiten da

Gutxienez 45 minutuko Pilates saio baten ondoren, zure gorputza erabat erlaxatuta eta suspertuta egongo da.Gorputzak denbora behar du ariketak asimilatzeko eta atseden egoera erdiesteko.

2- Gorputzaren jarrera hobetzen da

Bizkarreko eta sabelaldeko muskuluak lantzen direnez, jarrera hobetzen da.Zenbait saio egin ondoren, bizkarra sendotuta sentituko duzu.

3- Norberak bere burua hobeto ezagutzeko aukera

Pilates metodoak gorputza eta arima konektatzen ditu, eta hobeto arnas hartzen irakasten dizu.Ariketa hauek gorputza hobeto ezagutzen eta norbere gorputzarekiko kontzientzia areagotzen laguntzen dute.

4- Autokontrola hobetzen da

Ez bakarrik kontrol fisikoa, mentala ere bai.Gorputza kontrolatu behar duzu Pilates mugimenduak egiteko, muskuluek behar bezala jardun dezaten.Horrela, kanpoko indarren gaineko kontrola izango du organismoak

&nbsp