Gasteizko Kirolklub gimnasioetan ematen diren New Vida eskoletan, 55 urtetik gorako bazkideek inpaktu txikiko lan konbinatua egin dezakete, mugikortasuna, indarra, malgutasuna eta jarrera hobetzeko.


Lunes

Miércoles

Lunes

Martes

Miércoles

Jueves

Viernes

Sábado

Domingo


Aholkularitza





&nbsp

Gasteizko udal kiroldegietan Kirolklubek ematen dituen New Vida eskolak ezin hobeak dira beren bizimoduari bira eman eta kirola egiten hasi nahi duten pertsonentzako.Jarduera hau kirola egiten hasi nahi duten 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.Jarduera bikaina da kirola modu seguru, erraz eta kontrolatuan egiten hasi nahi dutenentzako, beren egoera fisikoa hobetzeko xedearekin.

Kirola ezinbestekoa da osasuntsu egoteko.Kirola egitea lagungarria da odol-fluxua hobetzeko, metabolismoa bizkortzeko, gantzak eta azukreak erretzeko, gorputzeko toxinak kanporatzeko eta bihotzeko gaixotasunak saihesteko.Laburbilduz, kirola egitea ohitura osasuntsua da eta sarritan egin beharko litzateke.

50 urtetik aurrera kirola egitea

Alabaina, duela urte gutxi batzuk arte ez zaio “garrantzia eman” kirola egiteari; hori dela eta, 50 urtetik gorako pertsona asko orain ari dira izena ematen lehen aldiz gimnasioetan.

Gogoan izan behar dugu kirola kontrolik gabe egitea kaltegarria izan daitekeela, gorputza behar baino gehiago bortxatu daiteke eta.Horregatik, Kirolklubek New Vida zerbitzua eskaintzen du.Kirola modu kontrolatuan egiteko, osasun kardiobaskularra eta muskularra hobetzeko, zure egoera fisikora egokitzen diren entrenamenduen bidez.

Jarduera honekin ez da gaitasun fisiko bakarra lantzen, adibidez indarra edo erresistentzia; gorputz osoa lantzen da, egoera fisikoa modu orokorrean hobetze aldera.

Kirola egitearen onurak 50 urtetik gorakoentzako

1- Muskuluak sendotzen eta hezurren dentsitatea hobetzen laguntzen du

Kirola egitean, muskuluak aktibatu eta odol-fluxua areagotzen da.Horri esker, muskuluak, giltzadurak eta hezurrak sendotu egiten dira.

2- Gorputzaren mugikortasuna hobetzen da

Kirola egitean, muskuluak eta giltzadurak aktibatu egiten dira, eta zurrun egoteari uzten diote.Efektu hori mantendu egiten da atseden hartzen dugunean, beraz, errazago mugituko gara.

3- Osasuna hobetu eta gaixotasunak saihesten dira

Kirola sendagarria da.Zirkulazioa aktibatzean, odol-fluxua hobetzen da, toxinak kanporatzen dira, kolesterola murrizten da eta hobeto hartzen dugu atseden, beraz, bizitasun handiagoa dugu egunero.

4- Gogo-aldartea hobetzen da

Kirola egiteak gogo-aldartea hobetzen laguntzen du, endorfinak askatzen baitira.Endorfinak poztasuna eta ongizatea eragiten duten hormonak dira, beraz, kirola lagungarria da depresioei aurre egiteko edo orokorrean geure buruarekin zoriontsuago egoteko.

&nbsp