LEGE OHARRA


Enpresaren datuak

Lege-ohar honek www.kirolklub.com webgunearen (aurrerantzean, Webgunea) erabilera arautzen du, zeinen titularra URBASER, S.A. den (aurrerantzean, Urbaser).Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSICE) xedatutakoari jarraikiz, Urbaserren datuak honako hauek dira:IFK:A-79524054; Egoitza:Camino de Hormigueras nº 171, 28031 Madril; Telefonoa:91 412 20 00; Faxa:91 304 17 32; Helbide elektronikoa: info@urbaser.com.Madrilgo Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 544. liburukian, 37. folioan, M-12103 orrian, 1. inskripzioan.

Jabetza intelektual eta industriala

Webgune osoa: testua, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, botoiak, software fitxategiak eta kolore konbinazioak, bai eta edukien egitura, hautaketa, antolakuntza eta aurkezpena ere, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko legeriak babesten du.Debekatuta dago haiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki argitaratzea edo eraldatzea, modu pertsonal eta pribatuan erabiltzeko bada izan ezik.

Urbaserrek ez du bermatzen edukiak zehatzak direla edo akatsik ez dagoela, ez eta erabiltzaileek haiek libreki erabiltzekotan hirugarren pertsonen eskubideak urratuko ez dituela ere.Erabiltzailearen ardura da webgune hau eta bertan dauden edukiak modu egokian erabiltzea.

Horrez gain, debekatuta dago webgunean dagoen informazioa erreproduzitzea, ematea, kopiatzea, lagatzea edo berriz zabaltzea, osorik zein zatika, helburua eta erabiltzen diren bitartekoak edozein direla ere, aurretik Urbaserrek horretarako baimena eman ez badu.