KIROLKLUBEKO ALBISTE ETA BERRIAK


Kalistenia,nola areagotu zure indarra

01/04/20190
portada-1280x633.jpg

Normalean, gimnasioetan eta errutinetan pentsatzean, pisuak eta indartzeko eta tonifikatzeko makinen irudiak etortzen zaizkigu gogora. Baina ba al zenekien indartzeko beste modu bat dagoela? Sasoi onean jartzeko orduan, gure esku dago errutina batekin hastea edo bestelako diziplinak bilatzea. Kalisteniari esker, zure giharren indarra areagotu ahalko duzu, mankuernarik edo pisurik erabili beharrik gabe: kalisteniarekin, zure gorputzaren pisua erabilita bakarrik indartuko zara.

Kirolkluben artikulu honetan, diziplina horren berri eman nahi dizugu; izan ere, horrekin, sasoi onean jarri ez ezik, indartsuago ere sentituko zara.


Zer da kalistenia?

Hainbat gihar-talde trebatuz indarra, erresistentzia, bizkortasuna eta malgutasuna areagotzen laguntzen duten ariketa fisikoen multzoa da kalistenia. Diziplina honek bazter uzten ditu makinak eta pisuak, eta, batez ere, geure pisuarekin egiten du lan. Gainera, horretan aritu nahi duen ororentzat da egokia: ez du sexu- edo adin-bereizketarik egiten. Guztiok gara ongietorriak! Kalistenian aritzen direnei kalisteniko deitzen zaie.


Kalisteniaren onurak

Aurreko guztiaz gain, kalisteniak onura ugari dauzka gure osasun fisiko eta mentalerako. Ondoren, jarduera honen onura garrantzitsuenak laburbilduko dizkizugu, hiru puntutan:

Ez izan beldurrik zerotik hasteari

Diziplina honek zerotik hastea ahalbidetzen dizu, eta pixkanaka aurrera egiten joatea, zure forma fisikoa hobetzeko xedez beti.

Gorputz osoa landuko duzu

Diziplina honekin, gihar-talde guztiak landuko dituzu. Tonifikatuago eta indartsuago sentitzea lortuko duzu, goiko eta beheko trenen arteko orekari eutsiz beti.

Emaitzak berehalakoak dira

Diziplina hau aldizka egiten hasten bazara, ez duzu asko itxaron beharko zure gorputzean aldaketak ikusten eta nabaritzen hasteko. Bi astetan, aldaketako eta abdomeneko gantz-indizea murriztu zaizula hauteman ahalko duzu.


Nola jorratzen dugu kalistenia Kirolkluben?

Kirolkluben, interesa duten eta forma fisikoa hobetu nahi duten guztiei hurbildu nahi izan diegu kalistenia. Informazio gehiago izan nahi baduzu eta nola lan egiten dugun jakin, jarraitu irakurtzen.




Gure kalistenia-eskolak

Entrenamendu bakoitzean, askotariko ariketa-konbinazioak (dominatuak, eraztunak, sokak, barra paraleloak eta abar) dauzkan zirkuitua planteatzen da. Gure indarra eta erresistentzia geure pisuarekin lantzeko daude pentsatuta ariketok.




Zirkuituak

Kirolkluben, badakigu zirkuitu itxiak –aldatu ezean– errepikakorrak eta aspergarriak gertatzen direla. Hori dela-eta, gure entrenamenduak motibatzaileak izan daitezen, entrenamendu edo zirkuitu ezberdina planteatzen dugu astero.

Ariketa konposatuei ematen diegu lehentasuna; hala nola, dominatuei, fondoei edo sentadillei.

Ariketak dinamikoak (flexioak, fondoak) nahiz estatikoak (L-sit, Planche, Front lever) izan daitezke.






Entrenamenduen iraupena

Kalistenia-entrenamenduek ordubete irauten dute gutxi gorabehera. Baina ez zaitez kezkatu: programatutako zirkuitua denbora horretan amaitzeko astirik izan ez baduzu, beharrezko denbora emango dizugu, nahi izanez gero, zure erritmora amai dezazun.



Kalisteniaren xedeak

Kalisteniaren xedea ez da, beste kirol edo diziplina batzuetan bezala, onena izatea. Diziplina honetan, norberaren bilakaera eta hobekuntza bilatzearekin eta gero eta indartsuago eta bizkorrago sentitzearekin dauka zerikusia xedeak. Laburtuz, gainditze pertsonala da kalisteniaren benetako asmo eta xedea.


Zure gaitasun fisiko guztiak hobetzeko aukera duzu. Zeren zain zaude? Kirolkluben, xedeak lortzen laguntzen dizugu, indarra, erresistentzia, malgutasuna, koordinazioa, oreka, potentzia eta bizkortasuna areagotzeari dagokionez. Zure osasuna, gustuak eta lehentasunak errespetatuz beti. Beraz, indarra areagotu nahi baduzu baina pisuekin egiten diren ariketak oso gogoko ez badituzu, ez egin zalantzarik, eta zatoz kalistenia-eskolak probatzera.


Gure instruktore Markelek azaltzen du zer den Kalistenia eta adibide batzuk egiten du:


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *