Kalistenia kirol gisa

28/05/20190
general-3-1280x633.jpg

Gorputza bere pisuarekin lantzen duen entrenamendu-metodoa da kalistenia. Gehiegizko esfortzuan zentratuta ez dauden ariketak egiten dira, muskuluak mugitzera mugatzen baitira. Gaur egun, kalistenia oso entrenamendu-metodo ezaguna da, oso eraginkorra delako.



Zer da kalistenia?

Aurretik esan dugun moduan, indarra eta erresistentzia areagotzeko ariketak biltzen ditu kalisteniak, eta gorputzaren pisua bakarrik erabilita egiten da. Kirolklubeko kalistenia-eskolak nolakoak diren edo nolako ariketak egiten diren jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.


Ariketen zirkuitua

Kirolkluben topatu ahalko dituzun jarduera gidatuen artean, kalistenia dago. Eskola horietan, hainbat ariketa-konbinazio biltzen dituzten zirkuituak egiten dira. Gorputzaren pisua erabiliz gure muskuluak landu eta gogortzeko daude pentsatuta ariketok. Zirkuituak astero aldatzen dira, eta, horrela, monotonoak izatea saihesteaz gain, ondorioak ugaritzen dira.


Eskolen iraupena

Kalistenia-eskolek ordubete irauten dute gutxi gorabehera. Hala ere, zirkuitua amaitzeko denbora gehiago behar baduzu, tokia utziko dizugu, amai dezazun.


Kalistenia-ariketak

Kalisteniak, diziplina ia guztiek bezalaxe, oinarrizko ariketak dauzka. Kirol honen inguruko ideia zehatzagoa egin dezagun, lagungarri gerta daiteke mugimendu horiek ezagutzea.



Sentadillak

Gure pisua erabiliz beheko trena trebatzeko ariketa osoenetarikoa dira, jakina, aireko sentadillak edo squats deritzotenak. Ariketa honekin, hankak eta ipurmasailak lantzen dira, baina baita abdomena ere, eta ariketa egin bitartean jarrera ona edukitzen laguntzen digu horrek.




Dominatuak

Goiko trena entrenatzeko ariketa nagusietako bat dira dominatuak edo pull-up deiturikoak. Hasteko, adibidez, gomez balia gaitezke, garrantzitsua baita gure ahalen arabera hobetzen joatea.






Flexioak

Gure pisua erabiliz goiko trena indartzeko beste ariketa bat dira flexioak edo push-up deiturikoak. Ariketa honetan, bularreko muskuluak, deltoideak eta trizepsak ere lantzen dira. Flexioekin ere abdomena indartzen da, jarrera zuzena edukitzeko hartzen baitu parte. Hasteko, ariketa oso zaila egiten bazaizu, belaunen gainean egin daitezke flexioak.




Hankak barrara igotzea

Ariketa honekin, besaurreak indartuko ditugu. Gainera, hankak horizontaleraino igotzeak edo oinak barraraino altxatzeak gorputza asko kontrolatzea eskatzen du, eta hori oinarrizkoa da kalistenia egiteko orduan.





Glute bridges

Ariketa hau ere kalisteniaren oinarrizkoetako bat da. Gorputzaren atzeko katea lantzeko eta ipurmasaila aktibatzeko erabiltzen da. Normalean, beste ariketa batzuekin konbinatzen da; adibidez, sentadillekin.




Alderantzizko bermatzea

Azkenik, gorputzaren kontrola handitzeko, gerria egonkortzeko eta besoak (trizepsak eta sorbaldak) indartzeko erabiltzen da alderantzizko bermatzea edo handstand delakoa.


Kalisteniaren onurak

  • Hainbat ariketa funtzionalek osatzen dute kirol honen entrenamendu-errutina. Hori dela-eta, muskulua areagotu eta koipea gal ditzakegu, malgutasuna irabazteaz gain.
  • Zirkuituetan egiten diren ariketak, berriz, muskulu-talde zehatz baten mugimenduan zentratzen dira. Horri esker, berdin banatzen da muskuluen gaineko karga.
  • Kalistenia-ariketak modu erregularrean egiten badituzu, indarra, bizkortasuna, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna areagotuko dituzu.
  • Eskoletan, astero aldatzen dira zirkuituak, eta, beraz, ez zaizkizu errepikakorrak egingo. Horrela, kirol hau egiten jarraitzeko gogoa izango duzu.

Kirolkluben, askotariko jarduerak aurkituko dituzu; hala nola, kalistenia. Aurki ezazu ongien datorkizun kirola, gure gimnasioan.


Hemen uzten dizuegu zer den Kalistenia: