Zure entrenamenduak neurrira diseinatu eta programatzen ditugu, eta zure bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten dugu.
Ariketa fisikoa benetan eraginkorra izan dadin, pertsonalizatu egin behar da, bakoitzaren egoera espezifikoetara moldatu.
2 FITNESS gela
Gamarran eta Mendizorrotzan, azken belaunaldiko makinekin eta desgaitasun guztietara moldatutako makinekin.
Entrenamendu-errutina PERTSONALIZATUAK
Zure entrenamendu guztiak neurrira diseinatu eta programatzen ditugu, eta zure bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten dugu.
ZAHARTZEA guztiongan modu atzeraezinean eragina duen prozesu biologikoa da eta gure gaitasun fisikoak gutxitzen ditu.Honek eta JARDUERA FISIKO EZAK Sarcopeniaren (muskulu-masaren galera) eta Osteopeniaren (hezurretako dentsitate minerala gutxitzea, funtzionaltasunean galera dakarrena) agerpena errazten du.
Indar-entrenamenduak adin funtzionalaren 20 urte berreskuratzea dakar.Indar mailak handitzeak eguneroko bizitzako jardueretan errendimendua hobetzea dakar.
INDAR ariketetan (muskuluak indartzea, pisuekin egindako entrenamendu edota FITNESS GELETAN egindako entrenamendua izenarekin ere ezagutzen dena: pisuak edo mugimenduari erresistentzia jartzen dioten makinak erabiltzen dituzten ariketak) oinarritzen diren entrenamenduak agintzea, ikuspuntu funtzionaletik, mugimendua eta autonomia gehitzea laguntzen dute, zahartze prozesua geldiaraziz.
Entrenamendu-errutina MODU OROKORREAN EGOKITZEKO: entrenamendu honen helburua muskulu-multzo guztiak egokitzea da, haiek garatzeko.
Entrenamendu-errutina PISUA GALTZEKO. Helburua gantza murriztea da, orokorrean zein toki zehatzetan, eta muskuluak INDARTZEA.
Entrenamendu-errutina MANTENTZEKO. Helburua norberaren edozein helburu mantentzea eta egokitzea da.
Entrenamendu-errutina oxigenoaren balio maximoa (Vo2máx) AREAGOTZEKO : helburua kirolarien birika-edukiera handitzea eta haien errendimendua hobetzea da.
HIPERTROFIARAKO entrenamendu-errutina:Muskulu-masa nabarmen areagotzeko.
INDAR MAXIMOKO entrenamendu-errutina: Helburua indartzea da
Entrenamendu-errutina BEREZIAK:
2 FITNESS GELA
Gamarran eta Mendizorrotzan, ELEVATION serieko LIFE FITNESS makinekin, azken belaunaldiko DISCOVER SE3 kontsolarekin. Kontakturik gabe hasten da saioa, Bluetooth bidez. Lfconnect aplikazioari esker, Apple® eta Android™ gailuek ekipo berriekin funtziona dezakete.Zure bilakaera ikusteko eta entrenamendu pertsonalizatuak eskuragarri izateko.
DISCOVER SE3 KONTSOLAREN EZAUGARRIAK