Entrenamendu funtzionala eta elikadura

29/05/20190
general-4-1280x633.jpg

Entrenamendu funtzionala ariketa mota bat da, azken urteotan ospe handia lortu duena. Entrenamendu funtzionala moldaketa fisiko integralean dago oinarrituta. Horrela, gorputz osoa landuko dugu. Hala ere, nabarmendu beharra dago nahi ditugun emaitzak lortzeko elikadura osasungarri eta orekatuarekin uztartu behar ditugula entrenamendu hauek. Artikulu honetan, entrenamendu funtzionala zer den eta elikadura entrenamenduarekin nola uztar dezakegun kontatuko dizugu. Jarraitu irakurtzen!


Entrenamendu funtzionala


Izenak berak dioenez, gure egunerokotasunean eta egunez egun funtzionala eta baliagarria izateko xedea duen entrenamendu mota da entrenamendu funtzionala. Horretarako, albo batera uzten dira muskulu eta muskulu-talde isolatuen ariketak: entrenamendu funtzionalean, aldi berean hainbat muskulu-talde lantzen dituzten ariketak egiten dira, gorputz osoa trebatzeari begira.


Edozein adineko pertsonek egin ditzakete entrenamendu hauek, egoera fisikoa edozein izanda ere, ariketen intentsitatea nahiz erabiltzen den pisua erabat doigarriak dira-eta. Onurei dagokienez, entrenamendu funtzionalak forma fisikoa hobetzen, koipea galtzen, muskulu-masa garatzen eta indartzen lagunduko dizu. Horretarako, intentsitate handi eta iraupen laburreko entrenamenduotan, hainbat ariketa konbinatzen dira; adibidez, flexioak, lasterketak, arraunketa, sentadillak eta askoz ere gehiago!


Nola osa dezakegu elikadura entrenamendu funtzionalarekin?

Artikuluaren hasieran esan dugunez, ariketa fisikoa egiteaz gain, elikadura osasungarriari esker lortzen dira emaitza onenak.


Entrenamendu funtzionalerako benetako elikaduraren onurak

Merkatuan, erraz topatuko dituzu zenbait gehigarri, edariak, barra energetikoak eta abar. Alabaina, kontuz ibili behar duzu, gehigarri horiek guztiak ez direlako aukera hoberena izaten: azpimarratu beharra dugu elikagai naturalek kalitate hobea duten mantenugai eta propietate naturalagoak emango dizkizutela. Hona hemen dietara sartzeko elikagaien zerrenda:


FRUTAK, BARAZKIAK ETA OSOKO ZEREALAK: erabili frutak mokaduetan!

PROTEINAK: hala nola, haragia, arraina, arrautzak, esnekiak eta lekaleak

(Adibidez, dilistek burdina daukate, baina baita burdin hori xurgatzea galarazten duten fitatoak ere; hala ere, C bitamina ugari duten elikagaiekin konbinatuta, burdina hobeto xurgatzen da)

KOIPE OSASUNGARRIAK: ultraprozesatuak saihestuta, bitaminak, mineralak, zuntza, proteinak, koipe osasungarriak eta fitokimikoak lortuko ditugu oliba-oliotik edo ahuakatetik, adibidez.

TXOKOLATE BELTZA: erabil ezazu ordainsari eta energia-iturri gisa, entrenamenduaren ostean!


Nola banatu eta konbina ditzakegun elikagaiak

Zure entrenamendu funtzionalari hobekien datorkion dieta lortzeko, elikagaiak egunean zehar nola banatu eta konbinatu behar diren pentsatu beharko duzu. Badakigu pixka bat konplikatua izan daitekeela, baina ez kezkatu: oinarritzat hartzeko adibide bat emango dizugu, nolako elikadura eduki beharko zenukeen irudikatzeko.





Gosaria

Eguna hasteko, laranja-zukua kendu behar da! Azukre askeak dauzka (baita naturala eta etxean egindakoa bada ere), eta gluzemia-indize oso altua. Gosariak fruta osoa edo barazkiren bat izan dezake (adibidez, tomatea), baita kalitateko proteinaren bat ere (hala nola, esnekiak, arrautzak, izokina, humusa, hestebeteak (ez zakotea)). Halaber, azukre erantsirik gabeko osoko ogi edo zerealak sar daitezke, eta koipe osasungarriren bat (esaterako, fruitu lehorrak, ahuakatea edo oliba-olio birjina).




Hamaiketakoa

Hamaiketakoan indioilar- edo gazta-sandwicha jatea ideia bikaina da. Horrela, hestebeteak saihestuko ditugu, koipe asko dute-eta. Hamaiketakoa egin arren bazkarirako goseak bazaude, probatu bazkaldu aurretik intxaur- edo arbendola-eskukada bat jatea.




Bazkaria

Bazkarirako, entsalada bat eta karbohidrato-kopuru handia duten elikagaien beste plater bat (arroza edo pasta) prestatuko ditugu. Karbohidratoa aukerakoa da (nahiz eta entrenamendu funtzionalaz hitz egiten egon), baina, hartzea erabakitzen baduzu, erabili osokoa. Berdurekin eta proteinekin ordezka dezakezu.

Postrerako, fruta-anoa bat jan dezakegu.




Askaria

Entrenamendu funtzionala askarira iritsi aurretik egin badugu, proteinadun elikagairen bat askal dezakegu (adibidez, atun- edo indioilar-sandwicha, osoko ogiduna).




Afaria

Haragi edo arrain pixka bat afal dezakegu; adibidez, oilasko-bularkia, izokina edo legatza. Plantxan egindako barazkiekin edo kalitateko koipeak dauzkaten elikagaiekin lagundu dezakegu plater nagusia.


Orain badakigu koipe osasungarria edo kalitatekoa duten elikagaiak askoz ere garrantzitsuagoak direla karbohidratoak baino, eta, gainera, ase egiten dute!


Ikusi duzun bezala, entrenamendu funtzionala entrenamendurako aproposa den elikadura osasungarriarekin konbinatuz gero, emaitza ikusgarriak lortuko dituzu. Gainera, dirudiena baino askoz ere errazagoa da. Zeren zain zaude? Hurbildu zaitez Kirolkluben gimnasioetara, Gasteizen! Gamarran eta Mendizorrotzan gaude.



Utzi erantzuna