Gasteizko Kirolklub gimnasioetako Body Pump eskoletan muskulu-talde guztiak landu ahal izango dituzu, nahi duzun pisuarekin (diskoak eta barrak) muskulazio ariketak eginez, musikaren erritmoan.Espero zenituen emaitzak lortuko dituzu denbora gutxian.




&nbsp

Body Pump, entrenamendu fisikoko programa duen kirola da. Aerobic-eko jarduerak eta muskulazioa konbinatzen ditu, pisuak altxatzeko ariketen bidez.Gasteizko Kirolklub gimnasioetan Body Pump eskolak eskaintzen ditugu, ikasleek muskuluak sendotu ditzaten, indarrarekin lan eginez.

Entrenamendu sistema honetarako taldekako eskola gidatuak antolatu ohi dira. 60 minutu inguru irauten dute, baina badira 45 eta 30 minutuko formatuak ere. Hasteko berotu egiten da, eta bukatzeko luzapenak egiten dira.Jarduera honen helburua, alde batetik, muskulu-masa areagotzea, eta bestetik ahal beste kaloria  erretzea.Eskolan errepikapen kopuru zehatza egiten da.

Body Pump aukera bikaina da forma fisiko egokia izan nahi duten baina denbora gehiegi ez duten pertsonentzako.

Ariketak aldatu egiten dira landu nahi den muskulu-multzoaren arabera, baina oinarri komuna dute denek: barra erabiltzen da muskuluetan erresistentzia egiteko, exijentzia-maila pixkanaka egokituz eta aldaketa txikiak eginez. Hala, gero eta zailagoa eta biziagoa izango da ariketa.Pisuen barra denborak aurrera egin ahala handituko da.Kirol honekin, Kirol Clubeko bazkideek forma fisikoa mantentzeaz gain estresaz libra daitezke, eguneroko erronkei aurre egin ahal izateko

Kirolklubeko Body Pump entrenamenduen onurak
Kirol Klubeko Body Pump entrenamenduak oso onuragarriak dira osasun fisiko eta mentalerako:

1- Kaloriak erretzen dira

Body Pump ariketa bizia da, etengabeko esfortzu fisikoa eskatzen duena.Body Pump saio batean 600 kaloria erre daitezke.Nahi beste kaloria erretzeko, onena astean batez bestez bi saio egitea da.

2- Muskuluak indartzen ditu

Body Pump egitean muskuluak indartzen dira.Eta hori hobetzeak onurak ekarriko dizkizu gorputzean, adibidez, metabolismoa arintzea.

3-  Malgutasuna hobetzea

Body Pump eskoletan malgutasuna lantzen da ariketen bitartez. Eta malgutasuna hobetzean, lesioak izateko arriskua txikitzeaz gain zirkulazioa hobetzen da.

&nbsp